VALIDA
![VALIDA](/sites/default/files/styles/785x440/public/2021-05/Valida.jpg?itok=Z8QBWWJE)
Itsaspena bermatuz polea txikiagoak erabiltzeko aukera emango duen kable-belaunaldi berri bat garatzea da VALIDA proiektuaren helburua; azken erabiltzailearentzako igogailuak baldintza jakin batzuk bete behar ditu, efizienteagoa, isila eta azken erabiltzailearentzat erosoa izateko.
Hori lortzeko, zenbait jarduera egingo dira:
- Ereduak txikiagotzeko metodoak garatu
- Ereduak baliozkotzeko bitarteko eta teknikak garatu
- Kable-eredu homogeneizatuak garatu
- Kableak baliozkotzeko azpiegiturak garatu
- Kablearen egoera baliozkotzeko sistemak garatu
Diametro txikiagoko poleak erabiltzeak badu abantaila bat: igogailu guztietan behar diren lur arraroen familiako imanen kopurua urritzea , motorrak potentzia txikiagoa behar baitu. Abantaila handia da azken erabiltzailearentzat, igogailua merkeagoa izango baita, eta efizienteagoa ere bai, energia gutxiago kontsumituko duelako.
![Ministerio Ciencia Innovación](/sites/default/files/inline-images/ministerio-ciencia-innovacion.png)